Eudel Euskadiko udalen elkarteak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzetsi du. Elkartasuna adierazi die familiari eta hurbileko pertsonei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere. Aldi berean, gonbidapena luzatu die udalei isileko elkarretaratzeak deitzeko, bertan gaitzespena eta elkartasuna adierazteko. Urretxuko Udalak bat egin du deialdiarekin. Kontzentrazioa gaur izango da, 18:45ean, Iparragirre plazan. Udalak herritar guztiak parte hartzera animatu ditu.