Talde hau egungo Hungariako txapelduna da
Imanol Gartziandia eskubaloi jokalariak Pick Szeged talde hungariarrarekin fitxatu du. Gartziandiak denboraldi bakarra eman du Frantziako PAUC Handball taldean. Pick Szeged egungo Hungariako txapelduna da. Taldeko entrenatzailea Juan Carlos Pastor espainiarra da, 2013tik. Gartziandiaren talde berria Veszprem boteretsuaren arerio nagusia da eta dagoeneko Europako talde indartsuenen artean dago. Hala, azken urteetan Txapeldunen Liga jokatu du. Hiru aldiz heldu da final laurdenetara. Gainera, 2014an EHF txapelketa irabazi zuten. Datorren denboraldian pabiloi ikusgarri bat estreinatuko dute. Gartziandiak batzutan errealitateak fikzioa gainditzen duela idatzi du Twitter-en.