Madaiako 33A atarian bizi den gizonezko baten asaldurak sekulako zalaparta sortu zuen atzo arratsaldean. Aizkora txiki batekin balkoira atera zen, ez zion berarekin bizi den osabari etxean sartzen zuten eta norbaiti min egin egiteko arriskua zegoenez, Ertzaintzak ingurua hesitu zuen eta ez zien bizilagunei atarian sartzen utzi. Ertzainez gain, suhiltzaileak eta anbulantziak gerturatu ziren. Sekulako ikusmina sortu zen eta herritar asko inguratu ziren. Lau ordu baino gehiago pasa ziren gizonezkoa lasaitu eta bizilagunei etxera sartzen utzi zietenerako.