Egungoa aldapan dagoenez, hiru terraza egingo dituzte parke berria seguruagoa eta erosoagoa izan dadin
Zumarragako Udalak Antioko haur parkea berritu behar du. Parke berriak hiru terraza izango ditu. Bitan egurrezko txabolak, txirristak eta egur azal igerilekuak egongo dira, besteak beste, eta bestean atseden gune bat egingo dute. Aurrekontua 27.600 eurokoa izango da eta lanak hilabeteko epean bukatuko dituzte.
Antioko hau parkea interpretazio parkearen aurrean eraiki zuten, 2011n. Aldapa batean eraiki zutenez, gutxi erabili da. Gainera, ez du segurtasun araudia betetzen. Hori ikusita, udalak eremu horretan hiru terraza egitea erabaki du. Jolasak terraza horietan jarriko dira. Hala, parkea laua eta segurua izango da.