Zarauzko Photomuseum argazki eta zinema museoak errefuxiatuei buruzko erakusketa ireki du eta bertan Andoni Lubaki gatazka argazkilari urretxuarraren argazkiak ikus daitezke, besteak beste. Erakusketa hau uztailaren 25a arte egongo da zabalik. Photomuseum asteartetik igandera irekitzen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera doan da.
Argazkian, Siriako Alepo hiriko familia bat, suntsitutako etxetik gauzak eramaten (2013).