Iñaki Etxaniz Urretxuko EH Bilduko zinegotziak kargua utzi du, sei urteren ondoren. Gaurkoa izan du azken osoko bilkura. Eskerrak eman dizkie zinegotzi guztiei, alkateari, teknikariei eta alderdikideei. “Sei urte hauetan asko ikasi dut, udaletxean nire egunerokotasunetik urrun dauden gai asko landu baititut. Eskerrak eman nahi dizkiet familiakoei ere, zinegotzi lanak familiakoei ordu asko kentzen baitizkie”. Bukatzeko, zorte ona opa die zinegotzi guztiei.
Nekane Oruesagasti bere alderdikideak eskerrak eman dizkio Etxanizi. “Pena sentitzen dugu. Ez genuen egun hau iristea nahi. Eskerrik asko erakutsi dituzun balioengatik eta konpromisoagatik. Zorte ona eta indarra opa dizkizugu”.
Jon Luqui alkateak ere eskerrak eman dizkio, EAJren ordezkari guztien izenean. “Ez dago zinegotzi lana egiteko prest dagoen jende asko. Hemen glamourrak egun bat irauten du. Hori dela eta, balioan jarri behar da udaletxean egiten den lana. Eskerrik asko. Ziur etapa berrien ere ez zaizula lanik faltako”.