406,2 kilometro egin ditu: 04:00tan abiatu da eta 21:40ean amaitu du
Iñaki Lizarazu Larrea txirrindulari urretxuarrak 16 aldiz egin du Atagoitiko itzulia. 406,2 kilometro, guztira. 04:00etan abiatu da eta 21:40ean amaitu du.
Duela urte batzuk 14 aldiz egin zuen Atagoitiko itzulia. Agustin Romero lankideari minbizia diagnostikatu ziotenean, osatzen zenean 16 aldiz egingo zuela hitz eman zion. Zorionez, osatu da eta emandako hitza betetzeko ordua heldu da. Baita bete ere. Azken itzulia Romerorekin egin du.
Gainontzeko itzulietan beste lagun askoren laguntza izan du. 30 bat lagunek lagundu diote, txandaka. Lizarazuk lagun asko egin ditu bizikletari esker eta gaur lagun horietako askoren laguntza izan du. Herriko lagunez gain, Getariatik, Hondarribiatik, Markinatik… etorritakoek lagundu diote. Familikoen babesa ere izan du. Atagoitiko gainan karpa bat muntatu dute eta egun guztia bertan eman dute. Bereziki aipatzekoa da Markel Zubia ilobak eman dion laguntza: 15 urte bakarrik ditu, baina 221 kilometro egin ditu berarekin.
Horra hor bideo bat eta hainbat argazki.