Orbegozo eta Elgarrestamendi auzoak lotzeko pasabidea jartzen hasi dira gaur. Gi-632 errepidea itxita egongo da, bihar eguerdira arte.
Esteban Orbegozo eta Elgarrestamendi auzoak lortuko dituen pasabidea jartzen ari dira. Horretarako, GI-2632 errepidea itxi dute, Eitzako errotondatik ospitaleko bidegurutzera. Errepidea bihar eguerdira arte egongo da itxita. Eguraldiak lanak ordurako bukatzea eragozten badu, ostiralean irekiko da errepidea. 18:00etan, hain zuzen ere. Ospitalera Urdaneta hiribidetik edo Euskal Herria hiribidearen beste aldetik (Leturiatarren auzotik) joan behar da.