Lurra Dantza Taldeak lipdub-a grabatu du, Gattiken ekoiztetxearekin batera. Urte zaila izan arren, "lanean eta dantzan" jarraitzen dutela adierazi nahi diete herritarrei.
Inoizko ikasturteik bereziena bizi izan du Lurra Dantza Taldeak. Pandemiak derrigortuta, umeen entseguak etenda izan dituzte hilabete askoan, eta helduenak egiteko ere, zailtasun ugari izan dituzte. Zailtasunen aurrean, ordea, “dantzan eta lanean” jarraitzen dutela azaldu nahi izan diete herritarrei, haien aurpegirik onena erakutsiaz.
Gattiken ekoiztetxeko lagunek egin diete bideoa, lipdub formatuan. Bertan, taldeko “dantzari txikiak dantzan jarri eta herria alaitzea” izan dute helburu. Taldekideen esanetan “fruitu polita eman du aste hauetako lanak” eta orain, herritar guztiekin elkarbanatu nahi dute.