Julen Gabirondoren aurkako saioa Leitzan izango da azkenean
Larunbatean, 17:30ean, Xabier Zalduak aizkora eta sega apustua egingo du Julen Gabirondorekin. Kanaerdiko 20 enbor ebakiko dituzte eta ondoren ahal duten belar guztia moztuko dute, bi orduko lana osatu arte. Belar gehien mozten duenak irabaziko du. Bakoitzak 6.000 euro jarriko ditu jokoan. Apustua Leitzako Don Martin Borda baserrian egingo dute azkenean, tokia hautatu behar izan zuten egunean ez baitzegoen argi Gipuzkoan ikusleekin egin ahal izango zuten. Nahi dutenek, Zaldua animatzera joateko aukera izango dute, beraz.