Emakume salerosketaren sareetatik bizirik atera den aktibista honen ekitaldia asteartean izango da, 19:00etan, Zela Arizti aretoan
Amelia Tiganus, emakume salerosketaren sareetatik bizirik atera den aktibista feminista, Zumarragan izango da datorren asteartean Ezker Anitza-IUk gonbidatuta. ‘Historia de una lucha’ komikia aurkeztuko du. Ekitaldia Zelai Arizti aretoan izango da, 19: 00etan, eta sarrera doan izango da lekua bete arte.
Tiganus Errumanian jaio zen eta 18 eta 23 urte bitartean Espainian prostituitzera behartu zuten. Indarkeria, beldurra eta irainak pairatu zituen. Bere esperientzia gogorra pertsonen salerosketaren errealitatera eta Amelia Tiganusen gainditze historiara hurbiltzen gaituen komiki batean jaso da, emakume askorentzat borroka eta gainditze ikur bihurtu dena. Gaur egun, Euskal Herrian bizi da, eta Emargi elkartearen sortzailea da. Elkarte horrek emakumeen eta neskatoen ugalketa eta sexu esplotaziorik gabeko gizarte baten alde borrokatzen du.
“Amelia Tiganus Zumarragan egotea aukera paregabea da prostituzioaren eta sexu indarkeriaren sentsibilizazio eta prebentzio lan pedagogikoa egiteko. Garrantzitsua da erakunde publikoak inplikatzea prostituzio eskaririk egon ez dadin”, adierazi du Ezker Anitza-IUk.
Amelia Tiganusen hitzaldia streaming bidez emango dute zuzenean Ezker Anitza-IUren Facebook eta YouTube kateek.