Onura publikoa ekimenak uraren kudeaketa publikoaren aldeko manifestazioa egin du gaur arratsaldean Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Amaieran ura giza eskubidea eta guztion ondarea dela gogoratu dute. “Oinarrizko giza eskubideekin ezin da negoziorik egin. Uraren kudeaketa %100ean izan behar du publiko”. Horrekin batera, langileen eskubideak eta kalitatezko enplegu publikoak, tarifikazio justuak eta gardentasuna aldarrikatu dituzte. “Etxe guztietara heldu behar dira fakturak”.