Bigarrena Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiar bikotea izan da eta hirugarrena, Maren Galvez lezotarra eta Gorka Granado sopelarra.
Zumarragako Santa Ixabel jaietan jokatzen den dantza 48. libreko txapelketa Zelai Arizti aretoan jokatu da gaur eguerdian. Zazpi bikotek hartu dute parte, eta irabazleak Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezotarra izan dira. Bigarren saria Azpeitira joan da, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun bikotearentzat izan baita. Hirugarren sailkatuak Maren Galvez lezotarra eta Gorka Granado sopelarra izan dira.
Parte hartu duten gainerako bikoteak ondorengoak izan dira: Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak, Olatz Azkue lezotarra eta Mattin Etxebeste oiartzuarra, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak, eta Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak.