Lan ikaragarria egin du Leitzan Xabier Zalduak, baina ezin izan du mendean hartu Julen Gabirondo aizkora-sega apustuan.
Leitzan bi orduko ikuskizuna eskaini dute Xabier Zalduak eta Julen Gabirondok. 20 enbor ebaki behar izan dituzte aizkoran eta ondoren, ordubeteko saioa segan. “Gaur onena izan haiz esanez” zoriondu du zumarragarrak Gabirondo.
Aizkoran 12 segundoko aldea atera dio Zalduak Gabirondori, baina azkeneko saioan, Gabirondoren “espezialitatean” urnietarra nagusitu da. Gabirondok segan ia 670 kilo gehiago ebaki ditu.
Zalduaren esanetan, “etxeko lanak” eginda joan da apustura, baina segan, “belarra zein eratara ezin harrapatu” dela nabarmendu du. Hala ere, “konforme” geratu da gaur egindako lanarekin: “Gaur ez dago aitzakiarik, Julen izan da irabazle, gaztetasunak irabazi du, zoriondu besterik ez daukat”.
Bakoitzak 6.000 euro jarriko ditu jokoan. Apustua Leitzako Don Martin Bordan jokatu da.