Urretxu-Zumarragako Gazte Bidean zerbitzuak, ohiko aisialdi eskaintzaz gain, hainbat irteera antolatu ditu uztailerako.
Urretxu-Zumarragako Gazte Bidean zerbitzuak, hainbat ekintza antolatu ditu uztailerako. Horietako asko, lokaletik kanpora garatzeko ekintzak izango dira, gainera. Uztailaren 6an, esaterako, Zumaiara joango dira padle-surf egitera; uztailaren 9an, Landako urtegira; uztailaren 13an, paint ball egitera eta Debako hondartzara; eta uztailaren 15ean, Bertizko abendura parkera eta Hondarribiko hondartzara. Ekintza horietarako izena emateko epea irekita dago.