Urretxu-Azkoitia errepidea itxi egingo dute gauez, gaurtik biharrera eta uda honetako beste 14 egunetan
Aldundia errepidea hobetzeko lanak egiten ari da
Aldundiak Urretxu-Azkoitia errepidea hobetzeko lanak hasi ditu. Hobekuntzak egiten ari diren errepide tartean semaforoak jarri dituzte, baina egun batzuetan errepidea erabat itxiko dute gauez (23:30etik 05:30era): gaur; uztailaren 5, 13, 14, 19, 26 eta 27an; abuztuaren 2, 9, 10, 17, 18, 24 eta 30ean eta irailaren 2an. Gau horietan Elosutik edo Mandubitik joan beharko da Azkoitira.