Urretxu eta Zumarragako udalek balkoiak, leihoak eta baserri sarrerak loreekin apaintzen dituztenei sariak banatu dizkiete. Sei baserritar eta kalean bizi diren hamar bizilagun saritu dituzte. Guztiek 50 euro, diploma eta landare bana jaso dute.
Baserritarrei dagokienez, hiru urretxuar eta hiru zumarragar saritu dituzte. Zumarragan Oraa Goikoa baserriko Mari Jose Zubillaga Azpillaga, Izukitzako Lourdes Arrondo Galparsoro eta Marcial Plazaola Irizar eta Landaburuko Lourdes Etxaniz Aranburu eta Fermin Goenaga Epelde saritu dituzte.
Urretxuko baserritarrei dagokienez, Beaingo Milagros Aranburu Etxabe eta Jesus Plazaola Aranguren, Larreagako Nekane Egia Etxebarria eta Erratzu Goikoko Miren Salaberria Gorrotxategi saritu dituzte.
Kalean bizi diren hamar bizilagun ere saritu dituzte. Zumarragakoak Maria Victoria Aranguren Aranzabal (Izazpi 14, 1.D), Pili Caballero Lopez (Esteban Orbegozo 19A, behea), Maria Mendizabal Gisasola (Soraluze 10, 1.), Carlos Gonzalez Blazquez eta Merche Carrera Ferrero (Joxe Migel Barandiaran 8A) eta Maria Resurreccion Soraluze Aranburu (Izazpi 10, 2.B) dira.
Urretxuko sarituak, berriz, Juan Carlos Garcia Garcia (Barrenkale 17, 4.B), Maria Peinado Zubizarreta (Labeaga 45, 5.D), Arantxa Askasibar Zendoia (Jauregi 18, 3. eskuina), Miren Labarza Berasategi (Labeaga 72, 3.B) eta Maria Teresa Garcia de Amezaga (Kalerrota 20, 4. ezkerra) dira.