Zumarragako Udalak, Lanbidek, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza sailak eta Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak herriko langabetuei laguntzeko eta ostalaritza arloko langileen formazioa hobetzeko ekimena abian jarri dute, Casino elkartearen laguntzarekin. Herriko 14 lagunek ikastaro bat egin dute eta gaur diplomak banatu dizkiete. Hamalau lagun horietatik bik dagoeneko lana lortu dute, bi irailean hasiko dira lanean, beste batek aurrekontratua lortu du eta beste bik asteburutan lan egin behar dute catering enpresa batentzat. Horra hor profesionaltasun ziurtagiria lortu duten hamalau herritarren izenak: Naeem Akhtar, Sandre Chicote Alonso, Ruth Iris Cuello Jimenez, Daniela Concepcion Distefano, Adoracion Fernandez Fernandez, Sara Alejandra Gallo Tamayo, Erica Floriselda Garcia Flores, Mina Lachgar, Mari Paz Lopez Hernandez, Paola Micehell Moran Matamoros, Yaima Maria Muñoz Flores, Raheel Daniel Rafaqat Barnard, Amaia Rodanes Arruebo eta Rosa Maria Ruiz Urbano.