Maitane Hernandez urretxuarrak brontzezko domina lortu du Valentziako Taronja Games crossfit txapelketan. Urretxuarra oso gustura ageri da, nahiz eta bigarren postua eskuratzeko zorian egon zen. “Bost proba izan ziren. Hiru larunbatean egin genituen eta bi igandean. Bigarren postua eskuratu nuen, beste lehiakide batekin. Biok puntu kopuru berbera lortu genuen, baina azkeneko proba egiteko nik baino bi segundo gutxiago behar izan zituen eta horregatik eman zioten berari bigarren postua. Hala ere, oso pozik nago. Nekatuta, baina pozik. Ez dago batere gaizki, nire lehen lehiaketa baitzen eta zortzi hilabete bakarrik baitaramatzat crossfit munduan”.
Hurrengo lehiaketa Madrilen jokatuko du, urrian. “Taldeka izango da. Hiru mutil eta ni joango gara. Txapelketa garrantzitsua da, 150 talde inguruk parte hartuko baitute. Gogor entrenatu beharra dugu”.
Horra hor asteburuko bi bideo eta David Arenasek Hernandezi ateratako argazki batzuk.