Aurten ere ez dira Santa Anastasia jaiak ospatuko, baina hilabete osoan kultur ekitaldiak egongo dira. Hala erabaki dute, aho batez, Jai batzordeko kideek. Festak antolatzea ez dela komeni, kulturari bultzadatxoa emateko baliatuko dute. Ekitaldiak irailean zehar izango dira, egitarauak ez dezan festen itxura hartu.
Dagoeneko ekitaldi batzuk lotu dituzte: iraileko bigarren asteburuan Lurrak folklore jaialdia antolatuko du eta irailaren 19an artisau azoka egingo da. Bi kontzertu ere antolatuko dira. Herritarrek musika taldeak proposatzeko aukera dute, urretxu.eus webgunean.