ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen hamaseigarren kate-begia Juanjo Aranburuk jarri du, herriko komertzioari jarritako bertsoekin.
SASTIBERRI TA PATXIKU TXIKITIK… EUS.COMMERCERA
· Egilea: Juanjo Aranburu
Mendeetan zehar izan ditugu
Zumarra-Urretxun giltzarri
garai batean usadio ziren
arkupe etxeazpitan sarri
familitako belaunaldiek
mantentzen zuten oinarri
baina gaur egun herriko dendak
basamortuan egarriMerkataritza ez da libratu
munduak daraman martxaz
biharko zana nahi baitugu
gaurko prest ta arrakastaz
eguneroko lanorduetan instagram
facebook whatsappaz
metamorfosi bortitza agian
dendak hilzorian lagazZergak ordaindu kotizatuta
onura fiskalen putza
dirua pasa eskuz eskura
baina etekina hutsa
hori gutxi ez eta martxoan
Covid pandemian dutxa
merkatariek katuk biziak
moduan dute korputzaCovid sasoian Zumarra-Urretxuk
azaldutako babesa
denda txikiak urtetan zehar
eskertzen dugu nekeza
gure kaleak bizirauteko
merkataritza da jueza
biztanleria dendariekin
uztartuaz lanabesa