Juli Bidegain urretxuarra, Begoña Zabalo zumarragarra eta Milagros Etxeberria legazpiarra saritu dituzte
Uggasa garapen agentziak eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek erabilera bakarreko poltsak saihesteko eta berrerabili daitezkeenak erabiltzeko sentsibilizazio kanpaina egin dute. Hiru udalerrietako 17 dendak parte hartu dute eta 8.160 poltsa berrerabilgarri banatu dituzte. Helburua, batez ere fruta eta barazkiak erosterakoan, erabilera bakarreko poltsen erabilera alde batera uztea izan da. Erosleek modu jasangarrian erosi duten bakoitzean, txartel batean zigilua jarri diete eta zozketa batean parte hartu dute.
Kanpaina honetan parte hartu duten Legazpiko Mari Carmen eta Sustrai fruta-dendetan eta Eroski, Eroski City eta BM supermerkatuetan 673 txartel jaso dira; Urretxuko Aixa, Cruz, Eroski eta BMn 248 eta Zumarragako Ametsa, Atlas, Josune, Sefe, Azan eta Martinezen 313. Guztira, 1.234 txartel jaso dira. Zozketan parte hartu duten 1.234 bizilagunetatik, %82 emakumezkoak izan dira eta %18 gizonezkoak.
Sarituak Juli Bidegain urretxuarra, Milagros Etxeberria legazpiarra eta Begoña Zabalo zumarragarra izan dira. Bakoitzak Bertatik Bertara egitasmoko produktuz betetako kaxa bat jaso du.