21 urte azpiko onenari dagokion saria lortu du
Madrilgo itzuliko bosgarren eta azken etapa egin dute gaur. 23 urte azpikoen lasterketa honetan Xabier Isasa (Laboral Kutxa) txirrindulari urretxuarra parte hartzen ari da. Hirugarren etaparen ondoren lider jarri zen, baina atzo liderraren maillota galdu zuen. Gaurko etapa menditsuan liderraren maillota berreskuratzeko aukera zuen, baina ez du lortu. Bigarren postuan sailkatu da, baina 21 urte azpikoen artean onena izan da. Sailkapen nagusia Elias Maris belgikarrak irabazi du. Isasa 31 segundora sailkatu da. Hirugarrena Robbe Claeys belgikarra izan da, 45 segundora. Esan bezala, 21 urtekoen azpikoen artean onena izan da. Minutu bat eta hiru segundo atera dizkio bigarrenari.