Mediterraneoko Kopan parte hartuko du, urrian
Tolosaldea IKT taldeko Nahia Garrido Malvar igerilari urretxuarra marka guztiak hausten ari da, 14 urterekin. Joan zen astean urrezko bi domina lortu zituen Espainiako txapelketan eta urrian Serbiara joango da Espainiako selekzioarekin. Belgradon jokatuko den Mediterraneoko Koparen 28. edizioan parte hartuko du. Bizkar igeriketako bi probatan arituko da: urriaren 15ean 200 metroko proban eta urriaren 16an 100 metrokoan.