Urretxuko EH Bilduk bozeramaileen batzordea egitea eskatu du, azken asteetako gertakariak aztertzeko
“EH Bilduko udal taldeak ere kezkatuta jarraitzen du azken asteburuetan leku zehatzetan gazte asko bildu izan direlako eta izandako azken gertakariengatik.
Azken hilabeteotan osasun-arloan aurrerapenak egin diren arren, oraindik ere egoera delikatuan jarraitzen dugula argi dago eta sorturiko gizarte oreka ezak guztiongan duen eragina kontuan hartu behar dugunez, jasotako kexak ulertzen ditugu.
Guztion artean lehenetsi eta balioan jarri behar dugu osasun arreta integralaren beharra, aktibazio ekonomikoarekin jarraitu behar dela eta nola ez, giza premiei nola edo hala erantzun erosoa eman behar diegula, baina era berean, askoz ere praktikoagoak izan behar dugu eta herrian asteburuetan gertatutakoak kontuan izanik, udal hausnarketa bat egin behar dela diogu eta ezin dugu ahaztu; horrelakoak aztertzeko, hau da gertatutakoaz laburbilketa eta lanketa bat egiteko, udal-gobernuak ez duela deitu bozeramaileen premiazko batzorde bat egitera ere.
Bozeramaileen batzorde bat, non, herritarren interes orokorra dela eta, udal talde guztioi irtenbide bideragarri, pedagogiko eta estrategiko ezberdinak proposatzea eta adostea dagokigun.
Hala egin genuen pandemiaren hasieraren lehendabiziko momentu latz haietan eta azken asteburuetako gertakarien ondoren ildo beretik jarraitu beharko genukeela uste dugu”.