Andre Mari eguneko ezpata-dantza argazkitan. Antxiñako Ama txistulariek eta Irrintzi taldeko dantzariek alaitu dute festa.
Goizeko hamaiketan abiatu dira udaletxetik Jasokundeko Andre Mariaren elizara Antxiñako Ama txistulari taldeko kideak, kaleak txistu hotsez jantziz. Atzetik, Irrintzi dantza taldea eta Zumarragako Udaleko ordezkariak. Mezaren ostean Euskadi Plazara itzuli dira eta bertan ohorezko dantza eskaini diete dantzariek udaleko ordezkariei. Jende ugari hurbildu da plazara.