Legazpik eremu gorrian jarraitzen du.
Asteburuan 16 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Legazpin 10 kasu gehiago agertu dira, guztira 1049 eta eragin tasa 475,68koa da. Zumarragan 4 positibo atzeman dira, guztira 1.252 eta eragin tasa 224,01koa da. Azkenik, Urretxun bi kasu positiboren berri izan da, guztira 776 eta eragin tasa 161,08koa izanik. Honela, Legazpik eremu gorrian jarraitzen du.