Atzo Beasain Probaren 40. edizioa egin zuten, Munduko Txapelketaren aurreko Gipuzkoako Klasika. Beste behin, Bellota-Goierri taldeko Nicolas Alustiza zumarragarra nagusitu zen. Alustiza denboraldi bikaina osatzen ari da. Denboraldi hasieran lasterketa ugari irabazi zituen, baina ondoren lepauztaia hautsi zuen. Zorionez, primeran osatu da. Joan zen astean bigarren postuan sailkatu zen Dicastillon eta atzo Beasaingo proba entzutetsua irabaztea lortu zuen. Mendiko sailkapena ere berak irabazi zuen. Larunbatean Ibarran lehiatuko da eta igandean Liernin.