Atzo Euskal Herriko sega txapelketa jokatu zen Muruetan (Bizkaia). Julen Gabirondo nagusitu zen 1.820 kilorekin. Bigarren postuan Xabier Zaldua zumarragarra sailkatu zen, 1.696 kilorekin. Bere atzetik Jon Otegi, Mikel Lizartza eta David Mariñelarena sailkatu ziren. Zalduak denbora gutxi darama sega munduan, baina dagoeneko maila ona erakusten ari da. Lehen lehiaketa ekainean jokatu zuen, Gabirondorekin egin zuen aizkora eta sega apustuan.