Realak ligako lehen partida jokatu zuen atzo Valentziaren aurka eta Nuria Arroyo entrenatzaileak Elene Lete Para atezain zumarragarra hautatu zuen denboraldiko lehen hamaikakorako. Realak 4 eta 1 irabazi zuen eta Letek lan ona egin zuen. Goleko jokaldian ez zuen asko egiterik izan eta bigarren zatian geldiketa bikain bat egin zuen.