Aritz Egea urretxuarrak Gomera Paradise probako maratoia irabazi zuen larunbatean. Salomon taldeak lau ordu, 43 minutu eta 28 segundo behar izan zituen maratoia amaitzeko. Alde handiarekin nagusitu zen. Ia 40 minutu atera zizkion bigarren postuan sailkatu zen Juan Pablo Gili. Hirugarren postuan Inaxio Sanchez sailkatu zen.