
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Kontxako Badiako Igerialdia irabazi zuen larunbatean, haurren mailan. Lehenengo neska izateaz gain, bigarren postuan sailkatu zen haurren sailkapen orokorrean, irabazlearengandik lau segundora. 740 metroko ibilbidea 6 minutu eta 19 segundotan osatu zuen. Garridok urte bikaina darama. Espainiako txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen eta urrian Serbian jokatuko den Mediterraneoko Kopan parte hartuko du, Espainiako selekzioarekin.