Musika barroko kontzertua 19:30ean hasiko da. Datorren larunbatean Pablo Sainz-Villegas gitarra jotzaileak joko du. Musikaldia urriaren 2an amaituko da
Larunbatean Antioko Musikaldiko hirugarren kontzertua izango da. Musbika Ensemble taldeak Europar barrokoan barna emanaldia egingo du.
Kontzertuak lau atal izango ditu: Euskal Herritik Frantziara, Europa erdialdean barrena, Mediterraneo itsaso inguruan eta Ameriketako koloniak.
Aurtengo musikaldiak bost kontzertu izango ditu. Lehen lauak Antioko baselizan izango dira, 19:30ean. Urriaren 2koa Ezkioko Igartubeiti baserrian izango da, 18:30ean.
Autobus zerbitzua egongo da. Kontzertuak baino 45 minutu lehenago abiatuko da, Correosetik. Sarrera doan izango da, baina gonbidapena eskuratu beharra dago. Horretarako, Zumarragako kultur etxera deitu behar da.
Lehen kontzertua irailaren 4an izan zen. Tetraphilla Ensemble taldeak, Ander Telleriak eta Anna Margulesek San Inazioren bizitzan zehar ibilaldi musikala egin zuten. Joan zen astean, Sigma Project Quartet saxofoi laukoteak eta Mario Prisuelos pianistak Glass, Bernstein eta Gershwin-en obrak jo zituzten.
Hilaren 25ean Pablo Sainz-Villegas gitarristak Granados, Tarrega eta Albenizen obrak joko ditu. Bukatzeko, urriaren 2an Euskal Barrokensemble taldeak Ezkioko Igartubeiti baserrian joko du.