Zumarragako Udalak Argixaoko belar artifiziala aldatu du eta Urolaren gizonezkoen lehen taldeak asteburu honetan estreinatu zuen, baina azken ukituak falta dira eta azkenean asteburu honetako partida guztiak Luis Urdangarin zelaian jokatuko dira. Gizonezkoen lehen taldeak bihar jokatuko du, 16:00etan, Añorgaren aurka. Zaletuek futbol zelaira sartzeko aukera edukiko dute. Bazkide txartelen banaketa hurrengo asteburuan egingo dute.
Bestalde, zelai nagusia oraindik prest ez dagoenez, kimu eta haur mailako taldeek irailaren 27an hasiko dituzte entrenamenduak. 21ean hastea zegoen aurreikusita.