Urritik abendura bitarteko tailerren egitarauan atal bat gorde dute emakume horientzat. Tailerrak dohainik dira, baina izena eman behar da. Talde finkoak ere biltzen dira astero
Urola Garaiko Jabetze Eskola ikasturte berria hastear da, eta urritik abendura bitarterako hainbat tailer eta ikastaro antolatu ditu gai desberdinak lantzeko. Agenda horretan, tokia izango dute lehen aldiz adineko emakumeentzako jarduerek, Urretxun dagoen Emakumeen Etxean horiei zuzendutako espazio bat sortu eta gero.
Adineko emakumeen parte hartzea bultzatzea da espazio horren helburua, beti ere ikuspegi feministatik, eta bizi esperientziak baloratuz. Emakume horiei ahotsa eman nahi diete horrela, instituzioetan eragiteko bidea ireki asmoz.
Ikastaro eta tailer guztiak dohainik dira, baina izena eman behar da: 943 25 23 89 edo jabekuntzaeskola@gmail.com.
Asteroko taldeak
Urola Garaiko Jabetze Eskolan, bestetik, emakume talde ezberdinak biltzen dira astero: Envejercer bonito, Emakume musulmanen ahalduntzea eta alfabetatzea, Sua emakume migratuen taldea, Zaintzaile emakume taldea eta Gure burua maitatuz.
Asteroko talde finko horietan parte hartzeko ere izena eman behar da.
Tailerrak, egitaraua
EMAKUME GUZTIENTZAT
· Komunikazio ez bortitza gure egunerokoan. Anahi Sarasola. Urriak 22 eta 23.
· Amatasun bizigarriak. Ainara Gorostizu. Urriak 23 eta 27, eta azaroak 10.
· Emakumeak mugimenduan. Oihane Vicente. Urriak 25-29, azaroak 12-26, abenduak 10-17.
· Kosmetika naturala. Kristina Lizarraga, urriak 21 eta 28, eta azaroak 4 eta 11.
· A mano y sin permiso. Tanya Siriany. Zehaztu gabe.ADINEKO EMAKUMEAK
· Identitatea eta adinkeria. Bojo Ballester. Urriak 22.
· Sexualitatea eta plazerra. Hezitzailea zehaztu gabe. Urriak 26, eta azaroak 9.
· Osasuna eta ongizatea. Nagore Orbelzu. Azaroak 15 eta 22.
· Adineko emakumeak eta indarketaria matxista. Ruth Iturbide. Azaroak 27.
· Autodefentsa feminista. Pili Alvarez. Abenduak 14 eta 20.