Urretxuar eta zumarragar talde batek material bilketa antolatu du, La Palmako sumendiak eragindako kaltetuei laguntzeko. Materiala Zumarragako Bidezar kaleko 7an jasoko dute (Sugela denda zegoen tokian): astelehenetik aurrera, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:00etara.
Horra hor behar diren produktuen zerrenda:
- Haurtxoentzako arropa.
- Azpiko arropa.
- Etxeko arropa (pijamak, oheko arropa, toallak)
- Galtzerdiak
- Higiene pertsonalerako produktuak (pixoihalak, konpresak, hortzetako eskuilak).
- Garbigarriak (zabor poltsak, baietak, fregonak, eskuilak, xaboi solidoak).
- Tuperrak.
- Baxerak, kubiertoak eta edalontziak.
- Pasta, arroza eta lekak.
- Animalientzako janaria.
Produktuak egunean bertan bidaliko dituzte, Correosen laguntzarekin.