Antioko Musikaldian, mundu mailako gitarra jole onenetarikoa den Pablo Sainz Villegasek kontzertua egin du Antion.
Antioko Musikaldiak musika klasiko eta barroko arloko musikari handi asko ekarri izan ditu. Gaur, Pablo Sainz Villegas gitarra jotzailearen txanda izan da. Villegas munduko gitarrajole onenetarikotzat dute adituek. Gotzon Aranburuk bere kontzertuaren printza bat jaso du, bideo honetan.
Gaur zortzi bukatuko da Antioko Musikaldia, Euskal Barrokensemble taldeak Ezkioko Igartubeiti baserrian egingo duen emanaldiarekin.