Botoen %77 lortu du
Antioko baselizak ETB2ko ‘Duelo en las alturas’ programako lehen saioan parte hartu zuen, Ondarroako elizarekin eta Urkiolako santutegiarekin batera. Ikusleek astebete eduki dute gehien gustatu zitzaien elizaren alde bozkatzeko eta bozketa Antiok irabazi du. Zumarragako baseliza sekulako erraztasunarekin nagusitu da: botoen %77 lortu du.