ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hemeretzigarren kate-begia Manex Mantxolak jarri du, Urretxu-Zumarragako albisteei errepaso ederra eginez.
· Egilea: Manex Mantxola
· Gaia: Bertsotamotz
· Doinua: Jardin bat zuretzat (Xabier Lete)
Bertso aitzaki bila
sartu Otamotzen
inspirazioaren xerka
noa eskroleatzen
dena oker doan garaian
albisteak zuzen
sentsazionalismo ta
prensa-rosa behar zen
nahi dena ematen beraz,
saiatu gaitezen:
Txindokitikan bueltan
enegarren aldiz
Sanz’tar Ainhoa eta
Ejea’tar Aritz
dirudienez elkarren
atzetikan dabiltz
triora nor batuko
zaie gogo handiz?
Xabier Zaldua fijo,
apustu bat balitz
Erraldoiak ugaldu
direnez nabarmen
Iparragirre urduri
xamar dago hemen
presoen pina nola
galdu zun ETBn
ta umeekin utzita
ihes egin ondoren
Anjelak ze paliza
emango dioen
Araman bizitzea
Serranon aukera
han uran prezioa
merke da gainera
satisfakzioz sartzen
da apar artera
plastikozko ahate
horiaz batera
egunero egunero
bi aldiz bainatzen da
Beste bost urtez uren
husbide Urretxu,
azpikontraten dealer
tarifazo itsu
zure alkate da baina
nor den ez dakizu
Lukiri kritikarik
ein nahi badiozu
ikurrinan atzean
izkutatzen zaizu
Ez festetako festan
ezer ez da berdin
Lenin gaztetxen after
oin plaza Stalin
San Martingo auzoa
LABIren San Martin
ostiralez Tangana
zapatuz atsegin
zer zegoen soberan
badakigu jakin
Salduta zenbat gazte
eta pentsionista
ostalari, dendari..
Lehen Arretan kinka
bi herri ditugu hemen
exkaxki jarrita
bat erdipurdikoa
hobe da apika
horregatikan egin
nintzen unionista
Lortu leikena aurrez
ezin denez aipa
gaudenean geratzea
ez du inork nahi ta
segi dezagun gure
ametsei jarraika
oraindik ez ditugu
ikusi hamaika
bizitza Asier Zalduan
titular bat baita