Larunbat honetatik aurrera, Zumarragako azokako arropa eta osagarri postuak trintxeran egongo dira. Azken hilabete hauetan La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan egon dira (pandemiagatik), baina ikasturte honetan eskola kirola egongo da eta La Salle-Legazpik patioa behar du. Mikel Serrano Zumarragako alkateak eskerrak eman dizkio ikastetxeari, patioa uzteagatik.
Bestalde, datorren urte hasieran Zumarragako plazaren zaharberritzea hasiko da. Obrak iraun bitartean, plazako postuak Zelai Arizti parkean egongo dira.