Potx eta Lotx pailazoek haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute larunbatean, Labeaga aretoan. Sarrerak lehiatilan hartu behar dira.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2021/10/2021-09-19-potx-eta-lotx-3.jpg)
Datorren igandean, urriak 17, Potx eta Lotx pailazoek Kaleak bizirik haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute, Labeaga aretoan. Pailazoen abenturak ikusi ahal izateko sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, urriaren 16an 11:30etik 15:00etara, edo egunean bertan Labeaga aretoan, 16:00etatik 17:00etara bitartean, sarrera guztiak agortu arte.