Arte esznenikoen egitarauan azarorako iragarrita zegoen antzezlanaren ordez antolatu dute aktore zaldibiarraren saioa. Sarrerak salgai daude.
Antolakuntzarenak ez diren arrazoiak medio, azarorako iragarrita zegoen antzezlanaren ordez, Aitziber Garmendia aktore zaldibiarrak Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) lana eskainiko du, Zelai Arizti aretoan. Azaroaren 5ean izango da emanaldia eta sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke leihatilan bertan, makinan edo Internet bidez.