Gaur arratsaldean Eitza auzoko hainbat familia auzoko parkean elkartu dira, parkea eta bere ingurua garbitzeko. Zenbait erabiltzailek zaborra lurrera botatzen dutela eta kale garbitzaileak azken hilabetean ez direla bertatik pasa salatu dute. Hori dela eta, garbiketa lana beraiek egitea erabaki dute.