Astelehen arratsaldean Eitzako familia batzuk haur parkea eta bere ingurua garbitu zuten. Erabiltzaile batzuk zaborra lurrera bota zutela eta kale garbitzaileak azken hilabetean ez direla bertatik pasa salatu zuten. Mikel Serrano Zumarragako alkateak hori ez dela hala erantzun du. “Kale garbitzaileek parkea duela bi aste garbitu zuten, udalak eskatuta. Joan zen asteazkenean bizilagun batek berriro zikina zegoela esan zidan eta ostegunean abisua pasa nuen. Hala, kale garbitzaileek ostiralean berriro garbitu zuten. Lorezainak inguru horretan lanean egon dira eta horrek ezkutuan zegoen zaborra azalera ateratzea ekarri du. Bestalde, kale garbiketaz arduratzen den enpresakoek esan didatenez, familiek betetako poltsetan, zaborraz gain, lorezainek moztutako belarra ere bazegoen”.