24/7 plataformak bilera eskatu dio Gotzone Sagardui Osasun sailburuari. Gutunean, Etengabeko Arreta Gunearen (EAG) ordutegia murrizteak ondorio kaltegarriak izan dituela gogoratzesn dio: herritarrak Beasaingo anbulatoriora joan behar dira eta ospitaleko larrialdi zerbitzua arriskutan jartzen du.
“24/7 plataformak urtebete darama ekintza arrakastatsuak egiten eta jaurlaritzan 8.000 sinadura entregatu genituen. Zumarragako ospitaleko zuzendariak gure eskaerari erantzun dio eta esan du egoera aldatzen denean zerbitzuari ekingo zaiola berriro. 2021eko maiatzaren 24an hitzordu eskaera bidali genizun, eta erantzunik jaso ez genuenez, berriz ere bilera baterako eskaera luzatzen dizugu. Egoeraren bilakaera ikusirik eta jakinda gaia berraztertuko duzuela epe motz batean, plataformak bilera baterako hitzordua eskatzen dizu. Aipatutako guztiagatik eta ikusirik gure herrietako biztanleek erantzun ofizial baten zain daudela, egindako eskaerari erantzun baikor bat ematea espero dugu”.