Gaur udaleko alderdiek deitutakoa egin dute eta atzo Itaiak deitutakoa
Gaur eguerdian kontzentrazioa egin dute Zumarragako udaletxe azpian, 24 urteko gazte batek astelehenean egindako sexu erasoa gaitzesteko eta biktimari elkartasuna adierazteko. Kontzentrazioa Zumarragako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek deitu dute eta Urretxuko udalbatzako kideek ere parte hartu dute, bi herrietako bizilagunekin batera. Itaiak (Emakumeon Antolakunde Sozialista) atzo egin zuen kontzentrazioa.
Argazkiak: Ascen Gonzalez (Udalak deitutako kontzentrazioa) eta Iñaki Urteaga (Itaia)