Lehenengoa Eitzan izango da: ostegunean, 19:00etan, Topalekun
Osasun neurriak malgutu direnez, Zumarragako EH Bilduk Auzoetan Topaketak ekimena berreskuratzea erabaki du. Auzo ezberdinetako bizilagunekin elkartuko dira, beraien kezkak eta proposamenak jasotzeko. Horiek 2022ko aurrekontuetan txertatzen saiatuko dira. Bileretan nahi duten guztiek parte har dezkete. Eitzako bilera urriaren 28an izango da Topalekun; goiko auzoetakoa azaroaren 2an Gazte Txokon; Orbegozo, Hiri Lorategia, Artiz eta Urdanetakoa azaroaren 4an kultur etxean; erdialdekoa azaroaren 9an kultur etxean eta geltokikoa azaroaren 10ean kultur etxean. Agiñakoa eta gainontzeko baserri auzoetakoak zehazteke daude. Erdigunekoa 19:30ean izango da eta gainontzekoak 19:00etan
artu dute, bi herrietako