Javier Hurtado sailburuak Euskadi Bono Denda egitasmoa aurkeztu du gaur Zumarragan
Eusko Jaurlaritzak Euskadi Bono Denda kanpainaren edizio berri bat jarri du abian. 4.500 denda atxiki dira. Jaurlaritzak denda bakoitzari 10 euroko 100 bonu eman dizkio. Bonu horiei esker, erosleek 30 euroko erosketa bakoitzeko 20 euro bakarrik ordainduko dute. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez bost bonu jaso ahal izango ditu, 50 euroko balioarekin. Bonuak dendan bertan eskatu behar dira, erosketa egiteko garaian. Bonuak trukatzeko bi epe daude: urriaren 27tik abenduaren 5era eta urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra.
Zumarragako Udalak egitasmoarekin bat egin du eta beste 1.000 bonu banatu ditu egitasmoarekin bat egin duten dendetan. Javier Hurtado sailburuak Zumarraga bisitatu du gaur eta Mikel Serrano alkatearekin bilera egin du. Ondoren, prentsaurrekoa egin du eta Naif denda bisitatu du.
Horra hor egitasmoarekin bat egin duten Urretxu eta Zumarragako dendak:
https://www.euskadibonodenda.eus/eu/establecimientos
Eusko Jaurlaritzaren bonuez gain, azken hilabeteetan bi herrietan bi udalek antolatutako kanpaina ezberdinetako bonuak egon dira.