ButaK 21 zineklubak antolatu du saioa, eta Oskar Alegria zuzendaria bertan izango da, ikusleekin solasean.
ButaK 21 zineklubak Zumiriki dokumentala emango du bihar, 20:30ean, Zelai Arizti aretoan. Oskar Alegria zuzendariak emanaldian parte hartuko du eta ikusleekin solasaldia egingo du. Dokumentaleko protagonista Nafarroako baso batean isolatuta bizi den gizonezko bat da. Bere helburua naturarekin eta haurtzaroarekin bat egitea da.