Diskoan Gorka Hermosak parte hartu du
Urretxun jaio eta Zumaian bizi den Jon Maia bertsolariak Kantu bat gara liburu-diskoa aurkeztuko du datorren ostiralean Donostian. Disko horretan, beste musikari batzuk Maiaren hitzekin konposatu dituzten kanten bertsioak grabatu ditu. Diskoan Gorka Hermosa akordeoilariak parte hartu du.
Jon Maia bertsolari, kantari eta idazleak 200 kanta inguru idatzi ditu 1991tik hainbat artistentzat. Horien artean, Ken Zazpi, Gari, Anari edota Negu Gorriak bezain ezagunak daude.
Horra hor Gozategiren Nirekin kanta ezagunaren bertsioa, Jon Maiak Asier Etxeandia aktorearekin kantatua.